Arrantza Jasangarria

YELLOWFIN
YFT
SKIPJACK
SKJ
BIG EYE
BET
ALBACORE
ALB
 

YELLOWFIN (YFT)

Izen arrunta: hegahoria.

Izen zientifikoa: Thunnus albacares (Bonaterre 1788)

Familia: Eskonbridoak.

Banaketa-eremua: hiru ozeanoetako (Atlantikoa, Indiakoa eta Barea) ur tropikaleta subtropikaletan, baina Mediterraneoan ez.

Flota/arrantza-aparailuak: inguraketa-ontzi izoztaileak.

Habitata: pelagikoa, migratzailea.Espeziebakarreko zein anitzeko sardak osatzen ditu, azalean (gazteenak) nahiz sakonean (helduak). Hala ere, 100-250 metroko sakonerara mugatuta dago, oxigeno-kontzentrazio minimoekiko sentikorra baita. Ugaztunekin batera eta objektu flotatzaileen alboan bizi ohi da.

Tenperatura: 15-31ºC.

Gehienezko tamaina: 280 cm, gehienetan 150 cm-raino.

Gehienezko pisua: 200 kg.

Gehienezko adina: 8 urte.

Harrapariak: beste arrain batzuk (tunidoakbarne) eta marrazoak.

Elikadura: arrainak, krustazeo planktonikoak (eufausiazeoak), zefalopodoak.

Ugalketa: errule anizkunak, egun gutxi oroerruten dute. Ur tropikaletan urte osoanerruten dute, ur hotzagoetan batez ereudan.

Arrautzak eta larbak: pelagikoak, itsaszabalean bizi dira.

ITURRIA: Azti-Tecnalia

 

SKIPJACK (SKJ)

Izen arrunta : lanpo sabelmarraduna.

Izen zientifikoa: Katsuwonus pelamis (Linnaeus 1758).

Familia: Eskonbridoak.

Banaketa-eremua: kosmopolita da, urtropikaletan eta ur epel nahiz beroetan bizi da, Mediterraneo itsasoan eta Itsaso Beltzean izan ezik.

Flota/arrantza-aparailuak: inguraketa-ontzi izoztaileak

Habitata: ozeanikoa, pelagikoa. Espezie taldekoia eta migratzailea. Itsasoko hegazti, bale eta marrazoekin batera eta jitoan dauden objektuen alboan azaleko sardetan taldekatzeko joera handia du

Tenperatura: 15-30ºC.

Gehienezko tamaina: 108 cm, gehienetan 80 cm-raino.

Gehienezko pisua: 35 kg.

Gehienezko adina: 12 urte.

Harrapariak: marrazoak, ezpata-arraina, beste zenbait arrain, beste zenbait tunido, itsasoko hegaztiak.

Elikadura: arrainak, zefalopodoak eta krustazeo planktonikoak

Ugalketa: errule anizkunak, ur tropikaletan emeek ugal-garaian ia egunero erruten dute. Ur epelagoetan, errunaldia udaberritik udazkenera arte izaten da.

Arrautzak eta larbak: pelagikoak, urozeanikoetan bizi dira.

ITURRIA: Azti-Tecnalia

 

BIG EYE (BET)

Izen arrunta: moja.

Izen zientifikoa: Thunnus obesus (Lowe 1839).

Familia: Eskonbridoak.

Banaketa-eremua: Atlantikoko, Ozeano Bareko eta Indiako Ozeanoko ur tropikal eta subtropikaletan, baina ez Mediterraneoan

Flota/arrantza-aparailuak: ingurak etaontzi izoztaileak

Habitata: pelagikoak dira eta migrazio handiakegiten dituzte. Gazteak eta heldu txikiak azaleko uretan bizi dira, espezie bakarreko sardetan edo tunidoen beste espezie batzuekin batera, batzuetan objektu flotagarrien alboan. Helduak ur sakonagoetan geratzen dira.

Tenperatura: 13 eta 29 ºC bitarteko uretan egoten dira, baina tenperaturarik onena 17 eta 22 ºC bitartekoa dute.

Gehienezko tamaina: 250 cm, gehienetan 180 cm-raino.

Gehienezko pisua: 210kg.

Gehienezko adina: 11 urte.

Harrapariak: baleak, marrazoak, beste tunido batzuk.

Elikadura: arrainak, krustazeo planktonikoak eta zefalopodoak

Ugalketa: errute-sasoi aldakorra, eremuaren araberakoa. Errule anizkunak dira, bi egunetik behin erruten dute, zenbait hilabetetan zehar. Nahiago izaten dute 10º I eta 10º H bitartean errutea, apiriletik irailera bitartean.

Arrautzak eta larbak: pelagikoak.

ITURRIA: Azti-Tecnalia

 

ALBACORE (ALB)

Izen arrunta: hegaluzea.
Izen zientifikoa: Thunnus alalunga (Bonnaterre, 1788).
Familia: Eskonbridoak.
Banaketa-eremua: kosmopolita da, urtropikaletan eta ur epel nahiz beroetan bizi da, Mediterraneo itsasoan ere bai.
Flota/arrantza-aparailuak: inguraketa-ontzi izoztaileak
Habitata: ozeanikoa, pelagikoa. Espezie taldekoia eta migratzailea. Itsasoko hegazti, bale eta marrazoekin batera eta jitoan dauden objektuen alboan azaleko sardetan taldekatzeko joera handia du
Tenperatura: 10-25ºC.
Gehienezko tamaina: 140 cm, gehienetan 100 cm-raino.
Gehienezko pisua: 60 kg.
Gehienezko adina: 9 urte.
Harrapariak: marrazoak, ezpata-arraina, beste zenbait arrain, beste zenbait tunido, itsasoko hegaztiak.
Elikadura: arrainak, zefalopodoak eta krustazeo planktonikoak
Ugalketa: errule anizkunak, ur tropikaletan emeek ugal-garaian ia egunero erruten dute. Ur epelagoetan, errunaldia udaberritik udazkenera arte izaten da.
Arrautzak eta larbak: pelagikoak, urozeanikoetan bizi dira.

ATUNSAren flotak, itsas baliabideak babesteko helburuarekin, ingurugiroa errespetatzen duen eta arduratsua den arrantza egiten du, orain dela 50 urte baino gehiago hasitako ibilbidea jarraituz.

Arrantzale europearrak izanik, ingurugiro arloan eta jasangarritasunean aurrerakoiena den Europar Batasuneko legediak erregulatzen du gure jarduera. Hau honela izanda, gure konpainiak, Europak ezarritako neurri guztiak zintzotasunez betetzen ditu.

Honez gain ATUNSAk, ICCAT eta IOTCren gomendio eta erabaki guztiak betetzen ditu. Erakunde hauek, gure flota dabilen ozeanoetako arrantza arauten dute, dagozkien zientzilari batzordeen aholkuak jarraituz.

Halaber, ATUNSAk, AZTI-Tecnalia eta Espainiar Institutu Ozeanografikoarekin (IEO) batera, hainbat projektutan aktiboki parte hartzen du.

NON ENTANGLING FADS

POLICY REGARDING THE PROHIBITION OF SHARK FINNING