FAD ERABILAREN POLITIKA

 

ATUNSAk, ISSFren 2019-11 Dokumentu Teknikoan, “Recommended Best Practices for FAD Management in Tropical Tuna Purse Seine Fisheries”, gomendatutako FAD Kudeaketarako praktika onak eta ISSF Kontserbazio 3.7 Neurria jarraituz, FADen erabileraren politika eguneratu du, kompromiso hauek hartuz:

 

1.    RFMOak (Eskualdeko Arrantza Erakundeak) eta banderaren estatuak txostenen aurkezpenerako ezarritako baldintzak betetzea.

2.    Borondatez FADi buruzko datuak jakinaraztea, RFMOen erakunde zientifikoek erabil ditzaten.

Halaber, AZTI-Tecnaliarekin eta IEOrekin batera FADen eraginaren kudeaketa eta ezagutza hobetzeko proiektuetan parte hartzea.

3.    RFMOek ezarritako mugak betetzea, erabilitako FAD kopuruari eta/edo FADetan egindako arrantzaldiei dagokionez.

4.    Saretzen ez diren FADen erabilera esklusiboa.

5.    FADen galerak sortutako ingurumen impaktuak murriztea, FAD biodegradagarriak eta FAD berreskuratzeko politikak erabiliz.

Zentzu honetan, FADak babes bereziko edo arrisku handiko hedapen guneetan ez lehorrarazteko tresna eta mekanismoen garapenean parte hartzea.

6.    Carcharhinus falciformis” marrazo zetatsuen kasuan (ustekabeko harrapaketaren arazorik handiena), murrizteko ahalegin gehiago burutzea.

Baita ere, ISSFk harrapatutako espezie sentikorrak askatzeko (marrazo, dortoka eta marrak batez ere) ezarritako praktika onak erabiltzea, tripulazioa gai honetan trebatuz.